Gizartea -

Genero indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian genero indarkeria egotzita

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atzeman du Gipuzkoako hiriburuan, bikotekide ohiaren etxe azpian jaurtigairik gabeko arma bat erabiltzeagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian bere bikotekide ohiaren etxe azpian jaurtigairik gabeko arma batekin bi tiro egin ostean. Haren bikotekide ohiak baieztatu duenez, gainera, harremana eten ostean mehatxuak jasotzen zegoen behin eta berriro bere bere bikotekidea izandakoarengandik.

Biktimaren amak eman zion Ertzaintzari abisua atzo arratsaldean (17:30ean), bere alabaren bikotekide ohiak alabaren etxebizitza azpian bi tiro eman zituela esanez.

Lekura bertaratu ziren agenteek jaurtigairik gabeko bi bala-zorro topatu zituzten biktimaren etxebizitzako atarira sartzeko eskaileretan.

Neskak azaldu zuenez, berarekin harremana izan zuen tartean, gero eta sarriagoak ziren irainak eta erasoak ere jasan zituen.

Ertzainek Loiola auzoko Aralar Mendiaren kalean aurkitu zuten ustezko erasotzailea, lagun batekin batera. Lagun horrek jaurtigairik gabeko bala-zorrodun kutxa bat zeraman berarekin, biktimaren etxebizitzatik gertu aurkitutakoen antzekoak zirenak.

Gerora, ustezko erasotzaileak bi tiroak egiteko erabili zuen arma zegoen tokira eraman zituen agenteak. Horren ostean, atxilotu egin zuten genero indarkeriako delitu baten ustezko egilea izatea leporatuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Tratu txarrak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea