Gizartea -

GERTAKARIA

Bi pertsona intoxikatu dira Urnietan, kea arnastuta

Sutea izan da goizean Metalocaucho enpresan, Erratzu industrialdean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urnietako (Gipuzkoa) enpresa batean sutea izan da goizean, eta bi langile ospitalera eraman behar izan dituzte ondoezik sentitu direlako kea arnastu eta gero, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua 07:15ean piztu da Erratzu industrialdean dagoen Metalocaucho enpresako labe batean.

Suhiltzaileak eta Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira. Garrak 08:30erako amatatu dituzte.

Enpresako 56 eta 45 urteko bi behargin ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastuta ondoezik sentitu baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak bideoak Gizartea bideoak Urnieta albisteak Gaurko azken orduko albistea