Gizartea -
Sexu abusuak
Gironako apaizek egiaztatu beharko dute pederastak ez direla
Gironako Gotzaintzak sexu abusuengatik zigor aurrekaririk ez dutela egiaztatzea eskatu die probintziako apaizei eta katekistei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gironako Gotzaintzak sexu abusuengatik zigor aurrekaririk ez dutela egiaztatzea eskatu die probintziako apaizei eta katekistei. Horretaratzeko, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.
Miquel Calsina Gironako Gotzaintzako bozeramaileak azaldu duenez, 800 pertsonak aurkeztu beharko dute aipatutako egiaztagiria.
Horren esanetan, Gotzaintzak bilduko ditu agiri guztiak, eta, ondoren, denak batera aurkeztuko ditu.
Egiaztagiria dagoeneko lanean dauden pertsonei ere eskatu die Gotzaintzak.
Iaztik, adingabeekin lan egiten duten pertsona guztiak behartuta daude sexu abusuengatik zigor aurrekaririk ez dutela egiaztatzera.