Gizartea -
Zirkulazio istripua
6 lagun zauritu dira Zeanurin, hiru autoren artean izandako istripuan
Ibilgailuetan harrapatuta gelditu diren hiru lagun atera behar izan dituzte suhiltzaileek. Azkenean, bost zauritu ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin.
O.A. | EITB.EUS
Sei lagun zauritu dira N-240 errepidean, Zeanurin, hiru autoren artean izandako auto istripuan, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Suhiltzaileek auto barruan harrapatuta gelditu diren hiru lagun erreskatatu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera.
Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak istripuaren tokira bertaratu dira. Halaber, helikoptero bat ere mugiarazi dute.
Azkenean, bost zauritu ospitalera eraman dituzte, zauri arinekin, eta seigarrena istripua jazo den leku berean artatu dute.
Istripua 10:45ean gertatu da N-240 errepidean eta, ondorioz, bidea erabat itxita egon da. Hala ere, 12:30erako bi erreietako bat zabaldu dute eta bidea txandaka ematen ari dira geroztik.