Gizartea -
2014tik hona
Etxeko langile bat atxilotuta Getxon, jabeari 40.000 euro osteagatik
Emakumeak 40.000 eurotik gora lapurtu zion kontratua egin zion emakumeari, transferentziak eginda eta kutxazainetatik dirua aterata. Biktima adineko emakumea da eta urritasun fisikoak ditu.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak etxeko langile bat eta bere kidea atxilotu ditu Getxon, kreditu txartela baten bidez 40.000 euro baino gehiago lapurtzeagatik kontratua egin zion emakumeari, Ertzaintzak zabaldu duenez.
Salaketaren arabera, etxeko langilea kontu korrontea husten ari zen susmoa hartu zion biktimaren semeak, bankuari kontsulta egin zutenean, 2014ko amaieratik hona 40.000 euro baino gehiago desagertu zela ikusi baitzuten, transferentzien bidez eta dirua kutxazainetatik aterata. Biktima adineko emakume bat da, eta urritasun fisikoak ditu.
Bankuetan egindako operazio horiek guztiak kreditu txartela baten bidez egin zituzten, eta lortutako dirua biktimarekin loturarik ez zuen emakume baten kontu korrontean sartzen zuten.
Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, dirua aipatutako txartelarekin atera zuten, alegia, kontratua egin zion emakumearen txartelarekin.
Operazioak asteburuan egiten zituzten, hain zuzen, etxeko langileak lan egiten zuen unean, eta dirua langilearekin bizi den emakumearen kontu korrontean sartzen zuten.
Horregatik guztiagatik, bi emakumeak atxilotu zituzten, txartela bidez lapurreta egitea leporatuta.
Atxilotuak, 56 eta 19 urte, aske geratu dira, epailearen aurrean agertzeko beharrarekin, hala eskatzen dietenean.