Gizartea -
Marseilla
Eurokopako zale batzuk deportatuko dituzte istiluak eragiteagatik
Frantziako Poliziak hooliganen aurkako operazioa jarri du abian Mandelieun, Cannesetik gertu, 29 jarraitzaile errusiar identifikatu ostean.
agentziak | erredakzioa
Manuel Valls Frantziako lehen ministroaren esanetan, futbolzale batzuk deportatuko dituzte Eurokopako Ingalaterra-Errusia partidaren inguruan, Marseillan, bi taldeetako jarraitzaileen artean izandako istiluak eragin izana egotzita.
Frantziako lehen ministroak azaldu duenez, deportatu egingo dituzte horietako batzuk, "pertsona batzuk ezin direlako lurralde honetan egon".
Bestalde, Frantziako Poliziak hooliganen aurkako operazioa abiatu du Mandelieu-la-Napoule herrian, Cannes hiritik gertu, Marseillako istiluetan parte hartu zuten 29 jarraitzaile errusiar identifikatu ostean.
Ingelesen eta errusiarren arteko borrokaldi horietan hainbat pertsona zauritu ziren; besteak beste, egoera kritikoan dagoen jarraitzaile ingeles bat.