Gizartea -

Donejakue bidea

Erromes australiar bat zauritu da Ibañetan, amildegi batetik erorita

62 urteko erromesa Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donejakue bidea egiten ari zen 62 urteko erromes australiar bat zauritu zen atzo Lepoeder inguruan, Ibañetako gainean, amildegi batetik erorita, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Emakumeak pronostiko erreserbatua du.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek atzo arratsaldean izan zuten istripuaren berri eta Auritzeko suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Nafarroako Foru Gobernuaren helikoptero medikalizatu bat bertaratu ziren ezbeharraren tokira.

Hasiera batean emakumea tokian bertan artatu bazuten ere, gerora erreskate taldeek emakumea amildegitik atera zuten.

Emakumea anbulantzian eraman zuten Auritzeko suhiltzaileen gunera eta handik, helikopteroz, berriz, Nafarroako Ospitale Gunera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Australia azken albisteak Ozeania albisteak Donejakue bidea albisteak