Gizartea -

Hezkuntza

Eskola publikoko irakasleek eskola ordu gehiago eman beharko dituzte

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak PPk 'Hezkuntzako gastu publikoa arrazionalizatzeko' onartutako dekretuaren aurka jarritako helegitea.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publikoko irakasleek eskola ordu gehiago eman beharko dituzte, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ostean Eusko Jaurlaritzak PPk "Hezkuntzako gastu publikoa arrazionalizatzeko" onartutako dekretuaren aurka jarritako helegitea.

2012an Espainiako Gobernuak onartutako araudiaren arabera, DBHko eta Batxilergoko irakasleek gutxienez 20 eskola ordu eman beharko dituzte eta Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, ostera, 25 ordu. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez zuen dekretu hori aplikatu Espainiako Gobernuak haren eskumenak urratu zituela argudiatuta eta helegitea aurkeztu zuen.

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du orain Eusko Jaurlaritzak jarritako helegitea eta ontzat eman du Espainiako Gobernuaren dekretua. Hori dela eta, EAEko Hezkuntza publikoko irakasleek orain arte baino bizpahiru eskola ordu gehiago eman beharko dituzte astero. Izan ere, orain arte 17 eskola ordu ematen dituzte DBHn eta Batxilergoan eta 23, berriz, Haur eta Lehen Hezkuntzan. Neurriak 23.000 irakasle ingururi eragingo die.

Dagoeneko argitaratu dute Konstituzionalaren erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik epaia aztertzen ari direla adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Lana berriak Gizartea Eguneko albisteak Auzitegi Konstituzionala Irakasleak azken ordukoa