Gizartea -

Basaurin

Txirrindulari bat zauritu da Basaurin, tren batek harrapatuta

Trenen zerbitzua berrezarri da dagoeneko Atxuri eta Ariz geltokieen artean, nahiz eta, oraindik, "atzerapenak" egon daitezkeen zerbitzua guztiz egokitu arte.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko txirrindulari bat zauritu da goizean Euskotreneko tren batek harrapatuta Basaurin (Bizkaia).

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra goizeko 09:45tan gertatu da Basauriko Ariz geltokian eta txirrindulariaren deskuidu batengatik gertatu da, izan ere, trena geldirik zegoela pentsatu zuen eta, trenbidea gurutzatzen ari zela, trenak aurretik eraman du.

Larrialdietako zerbitzuak segituan bertaratu dira eta, gaztea egonkortu ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, Atxuri eta Ariz arteko trenen zirkulazioa etenda gelditu da goizeko 10:40tan zerbitzua berrezarri dutenera arte. Euskotrenek informatu duenez, oraindik atzerapenak egon daitezke zerbitzua guztiz egokitu arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauriko albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Trenen Istripuak