Gizartea -

Gipuzkoa Zutik

Lau lagun atxilotu dituzte Boulevard Zumardian

Identifikatzeari uko egin diote atxilotuek, Segurtasun Sailak azaldu duenez. Gainera, bosgarren pertsona bati ikerbidea hasi diote. Denak aske utzi dituzte, dagoeneko.

Errustegiaren aurkako protesta Donostian. Argazkia: Efe
Errustegiaren aurkako protesta Donostian. Argazkia: EFE
Erraustegiaren protestan lau lagun atxilotu ditu Ertzaintzak

1:07

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako mugimenduak Boulevard zumardian kanpatuta jarraitzen du, oztopoak oztopo. Arratsaldean frackingari buruzko hitzaldi bat egin dute eta ondoren erraustegiaren kontrako giza katea osatu dute Kontxako hondartzan.

 

 

Astearte arratsaldeko batzarra ere jendetsua izan da eta bertan aste guztirako egitaraua erabaki dute.

 

 

 

Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa Boulevard Zumardian sartu dira berriro goizean. Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako plataformak jakitera eman duenez. Identifikatzeari uko egitea egotzita atxilotu dituzte, Segurtasun Sailaren esanetan. Denak aske utzi dituzte, dagoeneko.

Gainera, bosgarren pertsona bati diligentziak zabaldu dizkiote arrazoi berdinarengatik.

Atxiloketak 09:45 aldera egin dituzte. Kanpaldiko parte-hartzaileei identifikatzeko eskatu die Ertzaintzak. Horietako lauk erresistentzia pasiboa erabili dute. Ordubete geroago, beste pertsona bati ikerbidea hasi dio Ertzaintzak, desobedientzia leporatuta.

Erraustegiaren kontrako plataformak Donostiako Boulevard Zumardian kanpatzea erabaki zuen atzo.

Arratsaldean egindako batzar jendetsuan Gipuzkoa plazara itzultzen saiatzea erabaki zuten eta manifestazioan abiatu ziren bertara. Ertzaintzak, ordea, bidea oztopatu zien.

Ertzaintzaren eta manifestarien artean tentsio uneak bizi izan ziren eta manifestariek abestuz eta dantzatu erantzun zieten ertzainei.

Aurrera egin ezin zutela ikusita, lurrean eseri eta asanblada egin zuten Elkano kalean eta Boulevard Zumardian kanpaldia egitea erabaki zuten.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa