Gizartea -

Gipuzkoa Zutik

Errauskailuaren kontrako mugimenduak Boulevarden kanpatzea erabaki du

Goizean udaltzainek Gipuzkoa plazako kanpalekua desegin dute. Arratsaldean mugimenduko kideek plazara itzultzea erabaki dute, baina Ertzaintzak bidea oztopatu dienez Boulevardera mugitu dira.

Errustegiaren aurkako protesta, Gipuzkoa plazan. Argazkia: Efe
Errustegiaren aurkako protesta, Gipuzkoa plazan.
Gipuzkoa Plazako errauskailuaren aurkako kanpalekua desegin dute

0:46

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako plataformak Donostiako Boulevard zumardian kanpatzea erabaki du. Arratsaldean egindako batzar jendetsuan Gipuzkoa plazara itzultzen saiatzea erabaki dute eta manifestazioan abiatu dira bertara. Ertzaintzak, ordea, bidea oztopatu die. Ertzaintzaren eta manifestarien artean tentsio uneak bizi izan dira eta manifestariek abestuz eta dantzatu erantzun diete ertzainei. Gipuzkoa Zutik mugimenduak sare sozialetan zabaldu duenez, Ertzaintzak gazte bat eraman du, baina aske utzi dute dagoeneko. Aurrera egin ezin zutela ikusita, lurrean eseri eta asanblada egin dute Elkano kalean eta Boulevard zumardian kanpaldia egitea erabaki dute.

 

 

 

Udaltzaingoak, Ertzaintzaren babesean, Gipuzkoa Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako plataforma Donostiako Boulevard zumardian egiten ari zen protesta desegin du indarrez, plataformako kideek jakitera eman dutenez. Udaleko iturrietatik azaldu dutenez, espazio publiko bat okupatzeko baimenik ez zutelako kanporatu dituzte.

Gaur goizean, erraustegiaren kontrako plataformak Donostiako Gipuzkoa plazan zuen kanpalekua desegin du eta Boulevard zumardira eramatea erabaki du, Ertzaintza eta Udaltzaingoa protesta desegiteko asmoz bertaratu ostean; baina gero, eguerdia aldera, Ertzaintza eta Udaltzaingoa Boulevarden bertaratu dira, eta protestariei kartelak eta bestelakoak kendu dizkiete, aipatu iturrien arabera.

 

 

Gainera, udaltzainek kioskotik materiala lapurtu dietela eta indar handia erabili dutela salatu dute.

 

 

 

Bestalde, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurugiro diputatuak esan du protestariek "goizero" egiten diotela harrera Aldundiaren egoitzara lanera joaten denean, eta adierazpen askatasuna eta espazio publikoen defentsa "uztartu" behar direla.

Gainera, Hondakinen Kudeaketarako Egitasmoaren parte-hartze prozesua aurkezteko prentsaurreko batean, EH Bildu eta Podemos gai honetan ados daudela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa