Gizartea -

Osoko-bilkura

Legebiltzarrak eskaintza akademikoari eusteko eskatu dio Musikeneri

Eusko Jaurlaritzak zuzendaritza talde berriari, "egungo aurrekontuari eutsiz", "eskaintza akademikoaren eta artistikoaren bikaintasuna" manten dezala exijitzeko eskatu du Legebiltzarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak eskea egin dio Jaurlaritzari: Musikeneren Zuzendaritza berriari exiji diezaiola "egungo aurrekontuari eutsiz", "eskaintza akademikoaren eta artistikoaren bikaintasuna" manten dezala.

Datorren urterako eskaintzari dagokionez, "zentzuzkoa eta orekatua" izan dadila eta espezialitate kopurua manten dezatela eskatu diote.

EAJk, EAk eta EBk zuzenketa alternatibo bat aurkeztu dute, baina errefusatu egin dute. Hezkuntza Sailari, Kulturarekin batera, Musikeneren "estrategiari" buruz gogoeta egitea proposatzen zuten, "proiektuaren nazioarteko ikuspegia indartzeko".

Eusko Legebiltzarrak, era berean, urtea amaitu baino lehen Musikeneren egoitza berriaren eraikuntzarako lehiaketa publikoa dei dezala eskatu dio Jaurlaritzari.

Onartutako testuaren arabera, lehiaketarako deialdian "hasierako proiektuaren behar akademiko eta artistiko guztiak" kontuan hartzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea