Gizartea -
Liskarra Baionan
47 urteko gizonezko bat hil da Baionan izandako liskar batean
Polizia pertsona baten bila ari da.
EITB.EUS
47 urteko gizonezko bat hil zen atzo Baionako Santa Katalina kalean izandako liskar baten ondoren, bertako hedabideek berri eman dutenez. Antza denez, bihotzeko krisi baten ondorioz hil zen.
Poliziak 18:30ak aldera izan zuen liskarraren berri eta larrialdi zerbitzuetako kideak, Polizia, suhiltzaileak eta fiskala bertaratu ziren Santa Katalina kalera. Dena den, larrialdi zerbitzuetako kideak bertaratu zirenerako hilda zegoen gizonezkoa.
Orain, ustez, borrokarekin lotutako pertsona baten bila ari dira.
Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak azaldu duenez, kaleko bideokamerek gertaturikoa jaso dute eta irudiok Poliziaren esku utziko dituzte.
Oraindik argitzeke dago liskarra nola eta zergatik hasi zen eta Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.