Gizartea -

Hezkuntza

Haur eskoletako neurria baliogabe uztea eskatu dio Udalak epaileari

Udalaren esanetan, "praktikoki eta juridikoki ezinezkoa da" eskoletan beste aurrematrikulazio prozesu bat abiatzea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ikasle euskaraz aurrematrikulatzea galarazten duen kautelazko neurria bertan behera uztea eskatu dio Iruñeko Udalak administrazio auzietarako 2. instrukzio epaitegiari.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Kontseilaritzak egindako txosten bat oinarri hartuta egin du eskaera Udalak, erakunde publikoen arteko kooperazio printzipioari helduta.

Txosten horren arabera, "praktikoki eta juridikoki ezinezkoa da" eskoletan beste aurrematrikulazio prozesu bat abiatzea, epaileak baliogabe utzitakoaren ordez.

Udalaren esanetan, gainera, beste prozesu bat abiatzeak galarazi egingo luke ikasturtea abuztuaren 16an hastea, aldez aurretik egin beharreko izapideak egiteko astirik ez dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak