Gizartea -

ALOKAIRU FALTSUAK

Atxilotu bat Iruñean, Bernidormen alokairu faltsuak eskaintzeagatik

Poliziaren arabera, momentuz, hamaika familiari eragiten die iruzurrak Estatuan.

Alokairu faltsuak Benidormen
Alokairu faltsuak Benidormen
Alokairu faltsuak Benidormen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak emakume bat atxilotu du Iruñean, Internet bidez Benidormen oporretarako alokairu faltsuak eskaintzeagatik.

Poliziaren arabera, momentuz, hamaika familiari eragiten die iruzurrak Estatuan. Denetara, 2.500 euro dira iruzurtutakoaren zenbatekoa.

Ikerketa poliziala, biktimetako batek Benidormen bertan jarritako salaketa batekin hasi zen. Biktimak, Internetetik apartamentu bat alokatu zuela esan zion poliziari baina, errealitatea bestelako izan zen.

Biktimak, Benidormen apartamentu bat alokairuan eskaintzen zuen iragarki bat ikusi zuen Interneten. Biktima, iruzurgilearekin jarri zen kontaktuan eta azken honek, alokairuaren %30a tranferentzi bidez bidaltzeko eskatu zion.

Banku transferentzia egin ondoren, biktima eta bere familia Benidormera joan ziren, eta atxilotutako emakumeari deitu zion ordaintzeko falta zen gainontzeko dirua emateko eta apartamentuko giltzak ere emateko. iruzurgilea ez zen inoiz agertu.

Familiak Benidormera iristen direnean eta iruzur baten biktimak direla konturatzen direnean, arrotza egiten zaien hiri batean “ziurgabetasun egoeran eta egonezinean” gelditzen direla, adierazi dute poliziek, "ostatu non hartuko duten jakin gabe".

Gainera, familien egoera gehiago larritzen da aurretiaz apartamentua ez alokatzeagatik prezioak askoz garestiagoak direla konturatzen direnean.

Azken bi hilabetetan, antzeko delituengatik hainbat salaketa jarri direla esan du Polizia Nazionalak. “Oraindik ez da alarma sozialik sortu” baina, salaketa jartzearen garrantzia azpimarratu dute agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea bideoak Albisteak