Gizartea -
Gertaera
Bi lagun atxilotu dituzte Albizturren agertutako gorpua dela eta
Biktimaren gorpua otsailean agertu zen, Albiztur zeharkatzen duen GI-2634 errepidean (Gipuzkoa). Gainera, beste bi gizon identifikatu dituzte eta bi delitu egotzi dizkiete.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 27 eta 32 urteko bi lagun atxilotu ditu Oiartzunen (Gipuzkoa), Albizturren agertu zen hildakoarekin zerikusia dutelakoan. Biktimaren gorpua duela hiru hilabete agertu zen, GI-2634 errepideko areka batean.
Ikertzaileen arabera, hildakoarekin batera beste lau lagun zihoazen automobil berean. Antza denez, kobrezko haria lapurtzen ibili ziren Azpeitiko Anardi industrialdean (Gipuzkoa).
Bat batean, biktima pabiloi bateko sabaitik erori egin zen. Une horretan, berarekin zeuden adiskideak urduri jarri ziren eta kotxe barrura eramatea erabaki zuten. Orduan, industrialdetik ihes egin zuten, eta, zaurituaren objektu pertsonalak ostu ostean, GI-2634ko errepidean utzi zuten.
Ikertzaileek hasieratik baztertu zuten gertatutakoa trafiko istripu batekin lotuta egon zitekeenik, gorpuan zehar zituen traumatismoek bere heriotza bortitza izan zela frogatzen baitzuten.
Atxilotutako bi lagunak espetxera eraman dituzte, eta, poliziak, beste bi gizon identifikatu ditu.