Gizartea -

Donostia

Erraustegiaren aurka Gipuzkoa plazan zegoen kanpaldia desegin dute

Plaza "modu baketsuan" hustu dute udaltzainek eta ertzainek. Gipuzkoa Zutikeko kideak Boulevard zumardira joan dira.

Tentsio uneak izan dira gazteen eta agenteen artean. Argazkia: EFE
Istiluak izan dira Donostian, Zubietako erraustegiaren aurkako protestetan

0:40

EITB.US

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak erraustegiaren kontra Donostiako Gipuzkoa plazan igandetik jarrita zegoen kanpalekua desegin dute.

Euskadi Irratiak jakin duenez, plaza "modu baketsuan" hustu dute, baina tentsio-uneak izan dira kanpaldia egiten ari ziren gazteen eta agenteen artean.

Udaltzaingoak plaza hustu behar zutela jakinarazi die Gipuzkoa Zutik elkarteko kideei (eurek antolatu dute), eta kanpaldian zeudenek gauzak bildu dituzte eta alde egin dute. Handik Boulevard zumardira joan dira, eta batzarra egin dute, aurrerantzean protesta egiteko moduak zehazteko.

Hain justu, Gipuzkoa Zutik plataformak Twitterren duen kontuan jakinarazi dutenez, gaurko mobilizazioa deitu dute, Boulevard zumardian 18:30ean hasi eta Gipuzkoa plazan bukatzeko. Horrez gain, hitzaldiak eta batzarrak ere deitu dituzte.

Behin plaza hustuta, Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuetako langileek eremua garbitu dute.

Zubietako erraustegiaren kontrako giza katea egin zuten Donostian igandean, eta gau horretan bertan erabaki zuten Gipuzkoa Zutikeko kideek kanpaldia egitea plaza horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Gizartea Gaurko azken orduko albistea