Gizartea -

CANNABIS

Donostiako Udalak Cannabisaren elkarte sozialak arautu ahalko ditu

Donostiako Udalak aurkeztutako ordenantzak elkarte hauen kokalekua arautzen du eta ez, elkarteen edo cannabisaren kontsumoa legeztatzen.

Cannabis
Cannabis
Cannabis

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Donostiako Udalari eta cannabisaren elkarteak arautzeko daukan ahalmena aitortu dio. Modu honetan, Estatuko Abokatuak Donostiako ordenantzaren aurkako errekurtsoa errefusatu du Auzitegi Nagusiak. 2014ko urriaren 30an onartutako ordenantza honek, elkarte hauen kokalekua soilik arautzen du eta ez, elkarte hauen legezkotasun izaera.

Euskal Auzitegi Nagusiak aintzat hartu ditu Donostiako Udalaren argudioak eta bere esanetan, ordenantzak ez du inondik inora elkarte hauen legezkotasuna eztabaidatzen, ezta haxixaren kontsumoa legeztatzen ere. Auzitegiaren arabera, ordenantzak elkarte hauen kokalekua eta lokalek izan behar dituzten ezaugarriak soilik zehazten ditu.

Eneko Goia, Donsotiako alkateak, modu positiboan baloratu du Udalaren aldeko sententzia hau, izan ere, “hainbatetan zalantzan jarri izan den herri administrazioen autonomia indartzera dator”, gaineratu du alkateak.

Zentzu berean, Donostia gai honetan erreferente bat dela gogorarazi nahi izan du Eneko Goiak, izan ere, Estatuko hainbat hirik Donostiak martxan jarritako ordenantza hau erabili dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia albisteak Drogak argazkiak Gizartea albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak