Gizartea -
Indarkeria matxista
Atxilotu egin dute Algortako sexu erasoaren ustezko egilea
Atzemandakoa 19 urteko mutil bat da. Biktima Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak igandean Algortan (Getxo) jazotako sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu du. 19 urteko mutil bat da atzemandakoa.
Erasoa 06:30ean gertatu zen. Antza denez, erasotzaileak Algortako metro geltokitik jarraitu zuen biktima, hura etxeko aparkalekura heldu arte. Bertan, sexu erasoa egin zion, eta aurpegian kolpeak eman zizkion.
Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zuten.
Biktimak salaketa aurkeztu eta gero, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu du azkenean.
Erasoaren berri izan ondoren, Udalak gaitzetsi egin du bortxaketa, eta bi elkarretaratze deitu ditu astearte honetarako: eguerdian, udaletxeko eskaileretan; eta arratsaldean, 19:30ean, Telletxe kaleko puntu morean.