Gizartea -
ERASOA URNIETAN
Gizon bat atxilotu dute lagun bati aurpegian ebakia egiteagatik
Biktimaren etxera joan zen, atariko txirrina jo zuen atea zabal ziezaion, eta barrura sartutakoan, elkarrekin eztabaidatzen hasi ziren, eta erasotzaileak labana batez eraso zion.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon bat atxilotu dute Urnietan (Gipuzkoa), ezagun bati labana batez eraso eta aurpegian ebakia egin izana egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa atzo jazo zen. Erasotzailea biktimaren etxera joan zen, atariko txirrina jo zuen, atea zabal ziezaion, eta barrura sartutakoan, elkarrekin eztabaidatzen hasi ziren, eta erasotzaileak labana batez eraso zion. Ebakia egin zion aurpegian.
Biktimak laguntza eskatu zion auzotar bati, eta horrek Ertzaintzari deitu zion. Agenteak etxebizitzara sartu zirenean, bertan aurkitu zuten erasotzailea, eta atxilotu egin zuten. Biktimari odoletan zegoenez, osasun-zerbitzuei deitu zieten, eta haiek artatu zuten.