Gizartea -
Eztabaida
Espainiar merkatua "oso garrantzitsua" dela adierazi du Confebaskek
Modu honetan, Joseba Egibarrek (EAJ) atzo egindako adierazpenei erantzun diote Confebask-etik. Jeltzaleak euskal enpresei Espainian "ez saltzeko" eskatu zien.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek erabakiak "irizpide ekonomikoei jarraituz" hartzen dituztela azpimarratu du gaur Confebask-ek. "Saltzera ahal duten tokira joaten" direla eta Espainiako merkatua "oso garrantzitsua" egiten zaiela gaineratu dute.
Merkatuak baztertzeko "une aproposik" ez dagoela adierazi dute, "are gutxiago krisi garaian". Espainian ezezik, erbestean ere saltzeko ahalegin handiak egiten ari direla esan dute Confebask-eko iturriek.
Modu honetan, Joseba Egibarrek (EAJ) atzo egindako adierazpenei erantzun diote Confebask-etik. Jeltzaleak euskal enpresei Espainian "ez saltzeko" eskatu zien.
Patronalak esan duenez, erbestera ateratzea "funtsezkoa" da euskal enpresentzat, baina Espainia ere "merkatu garrantzitsua" da.
"Enpresa arrazoiak jarraitzen dituzte euskal enpresek erabakiak hartzeko, eta ahal duten merkatura doaz saltzera, herrietan aberastasuna sortzeko, eta enplegua mantendu eta sortzeko helburuarekin".