Gizartea -

Uraren kalitate txarra

Bizkaiko San Antonio hondartzan ez bainatzeko gomendatu du Bruselak

Era beran, Europako Batzordeak Otsagabiako Anduna ibaian bainurik ez hartzeko aholkatu du, uraren kalitate txarra dela eta.

San Antonio hondartza. Argazkia: Jesus Mari Uribe Martija
San Antonio hondartza. Argazkia: Jesus Mari Uribe Martija
San Antonio hondartza. Argazkia: Jesus Mari Uribe Martija

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Espainiako 29 hondartza eta beste horrenbeste ibaitan bainurik ez hartzea aholkatu du, uraren kalitate txarra dela eta.

Euskal Herriari dagokionez, San Antonio hondartza, Bizkaian, eta Anduna ibaian, Otsagabian (Nafarroan), ez bainatzeko gomendioa egin du.

San Antonio hondartza Busturia eta Sukarrieta artean dago, Mundakako itsasadarraren ezkerraldean.

Europan, 383 hondartza eta ibai antzeman ditu ur kalitate txarrarekin.

Europar Batasuneko ur kalitatearen inguruko txostena asteazken honetan argitaratu dute eta 2015eko datuak biltzen ditu.

Italia, Frantzia eta Espainia dira ur kalitate okerrena duten eta, ondorioz, bainua hartzeko egokiak ez diren hondartza eta ibai gehien dituzten herrialdeak, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Nafarroa Zer ari da gertatzen Europan? Euskal herriko hondartzak mapa Eguneko albisteak