Gizartea -

Sexu abusuak

Fiskalak 9 urteko zigorra eskatu du Gazteluetako irakasle ohiarentzat

Ministerio Publikoak helegitea jarri du instrukzio-epailearen inputazio autoaren aurka, baina gai tekniko bat tarteko.

Gaztelueta ikastetxea. EiTB
Gaztelueta ikastetxea. EiTB
Gaztelueta ikastetxea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Gaztelueta ikastetxeko (Leioa, Bizkaia) ikasle adingabe bati ustez sexu abusuak egin zizkion irakasle ohiaren aurka.

Maiatzaren 9an, instrukzio-epaileak amaitutzat eman zuen ikerketa, eta auzia Bizkaiko Auzitegira igorri zuen, epaiketa egin dadin. Nolanahi ere, bai akusatuak, bai Fiskaltzak, helegitea aurkeztu dute.

Hain zuzen ere, epaileak sexu abusu jarraituak egin izana eta bere "nagusitasunaz" baliatu izana leporatu dio akusatuari. Horregatik, irakasle ohiari 10 urteko espetxe zigorra ezarri ahal zaiola ebatzi zuen.

Ministerio Publikoak ere uste du sexu abusuak eman direla, baina zigor eskaera egiteko Zigor Kodeko beste artikulu bat hartu behar dela nabarmendu du. Horregatik, helegitea aurkeztu du, ezarri beharreko zigorra gehienez 9 urtekoa izan behar dela interpretatu baitu.

Epaileak autoan azaldu duenez, irakasleak hainbat elkarrizketa izan zituen umearekin, "biak bakarrik eta ateak itxita" zeudela. Bilera horiek, gainera, beste ikasleekin egindakoak baino "luzeagoak eta ohikoagoak" ziren. Horietan egin ei zizkion sexu abusuak, "gurasoek zentroan konfiantza zutela aprobetxatuta".

Umea 12 urtekoa zela hasi ziren sexu abusuak, eta bi ikasturte iraun zuten.

Gainera, epailearen esanetan, irakasleak "bakartu" egin zuen ikaslea, eta baimendu egin zuen klase-kideek "iseka egitea". Horren ondorioz, eskola jazarpena ahalbidetu zuen.

Hori guztia dela eta, mutilak (egun adin nagusia da) laguntza psikologikoa behar izan du, eta estres post-traumatikoak utzitako aztarnak ditu.

Bestalde, Fiskaltzak beste eskaera bat egin du: auzitegi adituek biktimari egindako elkarrizketen grabazioak auzian esleitzea.

Orain, epaileak fiskalaren eta akusatuaren helegiteak onartu edo ez erabaki beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Delituak azken ordukoa Epaiketak bideoak Leioa bideoak Albisteak Sexu erasoak gaur Irakasleak Vatikanoko azken ordukoa Sexu abusuak Elizan