Gizartea -

Aurkikuntza

Duela 14.000 urteko margoak topatu dituzte Bizkaiko kobazulo batean

Bizkaiko Diputazioak astearte honetan agerraldia egin du aurkikuntzari buruzko xehetasunak emateko.

Santimamiñeko leizea (1916) da Bizkaiko garrantzitsuena. Argazkia: EITB
Santimamiñeko leizea (1916) da Bizkaiko garrantzitsuena. Argazkia: EITB
Santimamiñeko leizea (1916) da Bizkaiko garrantzitsuena. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 14.000 urteko margoak topatu dituzte Bizkaiko kobazulo batean, Foru Aldundiak gaur iragarri duenez.

Egun, margolan paleolitikoak dituzten sei leize daude Bizkaian: Ventalaperra (1904an aurkitu zuten; Santimamiñe (garrantzitsuena, 1916an aurkitutakoa); Arenaza (1963); El Rincon (2004); Askondo (2011); eta Lumentxa, Lekeitio eta Ispaster artean (2014).

Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura diputatuak agerraldia egingo du astearte honetan aurkikuntza horri buruzko xehetasun guztiak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea