Gizartea -

Toledo

Seseñako ikastetxeak itxita daude gaur ere sutearen ondorioz

Gaztela-Mantxako Gobernuak igandean erabakiko du datorren asteko eskolak bertan behera utziko dituen ala ez, betiere, sutearen bilakaeraren arabera.

Seseñako gurpilen hilerriaren sutearen egoera gaur, sutea piztu eta zazpi egunera. EFE.
Seseñako gurpilen hilerriaren sutearen egoera gaur, sutea piztu eta zazpi egunera. EFE.
Seseñako gurpilen hilerriaren sutearen egoera gaur, sutea piztu eta zazpi egunera. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seseñako pneumatiko biltegian piztutako sutearen egoera aldatu arte, Toledoko herri horretako ikastetxeetan ez da eskolarik izango, Gaztela-Mantxako Gobernuak horrela erabakita.

"Mahai gainean genituen aukerak aztertu ondoren, ikastetxe guztiak ixtea erabaki dugu", azaldu du Angel Felpeto Gaztela-Mantxako Hezkuntza kontseilariak.

"Suteak zer bilakaera izango duen ez badakigu ere, aurreikuspenen arabera, datozen hiru egunotan behera egingo du nabarmen, eta keak ez die herritarrei eragingo", Hezkuntza kontseilariaren esanetan.

"Igandean bilakaera positibo hori baieztatzen bada, eskola-jardunarekin jarraitzeko baimena emango zaie hezkuntza-arduradunei, edo, hala bada, eskolak bertan behera uzteko erabakia luzatzeko arrazoirik ez dagoela jakinaraziko zaie", esan du kontseilariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea albisteak