Gizartea -
Lapurreta Bilbon
Getxon atxilotu dute Miribillako banketxea lapurtu zuen gizona
Lapurreta asteazken goizean egin zuen, 10:30ean, Miribilla auzoan, Bilboko Udaltzaingoaren egoitza nagusitik eta polizia-etxe batetik oso gertu.
Agentziak | Erredakzioa
Asteazken honetan Bilboko Miribilla auzoko banketxe batean armaz lapurreta egin zuen gizonezkoa egun berean atzitu zuten, bere kabuz Getxo-ko polizia-etxera joan ostean. Atxilotuak 47 urte ditu, eta hilabete da espetxetik atera zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lapurreta 10:30ean gertatu zen. Ordu horretan, arma labur bat (ustez pistola bat) zeraman gizon bat banketxean sartu eta zehaztu ez den diru-kopuruaz jabetu zen eta ihesari ekin zion. Dena dela, Getxon aurkitu eta atzitu egin zuten.
Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta hilabete darama espetxetik kanpo.