Gizartea -
Bilboko Aste agusia
Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako 6 finalistak aurkeztu dituzte
Maiatzaren 23tik 27ra, Bilboko herritarrek kartel irabazlea aukeratzeko aukera izango dute.
agencias | redacción
Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei finalistak aurkeztu dituzte gaur, eta maiatzaren 23tik 27ra, Bilboko herritarrek kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute.
Hemen, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko hautagaiak: Visión boceto, La otra cara de Bilbao, Bihotzeko Marijaia, Gure lurra lorez beteta, Guztiak batera eta Gora Marijaia 16.
Botoa, internet bidez, hedabide laguntzaileen bidez, eta Bilbao Turismoko egoitzan eman ahal izango da.
Hauek dira laguntzaileak: EiTB, El Correo, Deia, Gara, El Nervion, Radio Bilbao, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, Bilbao 24 Horas eta Telebilbao.
Irabazlearen izena ziur aski maiatzaren 30ean ezagutzera emango dute.
125 proposamenen artean aukeratu dituzte aurtengo sei finalistak, eta Bilbao Turismo erakundearen egoitzan daude ikusgai, Plaza Biribilean. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.
Aurten, gainera, Bilboko Udalak hilebete lehenago antolatu du lehiaketa, behin betiko kartela luzaroagoan erakutsi eta zabaldu ahal izateko. Abuztuaren 20tik 28ra izango dira aurten Bilboko jaiak.