Gizartea -

Somalia

Piratak epaitzeko auzitegi berezia sortzen duen aztertuko du NBEk

Segurtasun Batzordeak eskatuta, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak pirateria delituak epaitzeko auzitegi bereziak sortzen dituen aztertuko du datozen hiru hilabeteetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) pirateria auziak epaituko lituzkeen auzitegi bereziak sortzen dituen aztertuko du datozen hiru hilabeteetan. NBEko Segurtasun Batzordeak Ban Ki-moon idazkari nagusiari eskaera aurkeztu egin dio, adostutako ebazpen berezi baten bidez.

Idazkian, Somalia inguruko herrialdeei pirateria delitua izendatzeko eskatzen diete, baita kontrako lege zorrotzak martxan jartzea ere.

Gauzak horrela, datozen hiru hilabeteetan auzitegi bereziak sortzeko aukera aztertuko du Ban Ki-moon-ek. Nazioarteko auzitegi bakarra, eskudaldeko epaitegia edota Somalian auzitegi berezi bat martxan jartzea aztertuko du.

Ebazpenean, Segurtasun Batzordeak bere "kezka" aditzera eman du, Somalia inguruko hainbat herrialdeetan, "pirateria delituengatik susmagarriak direnak epaitu gabe aske uzten dituztelako".

Zentzu horretan, piratek "egiten dituzten delituak ordaintzeko beharrezko legeak" martxan jartzea eskatzen dute.

Ebazpenean Somalia eta Somalia inguruko herriak aipatzen ditu Nazio Batuen Erakundeak, tartean Kenya.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea