Gizartea -
GEHIEGIZKO ABIADURA
Bizkaitar bat, 194km/h-ra gidatzeagatik atxilotu dute Salamancan
Motor-gidaria Ermukoa da eta radar batek Salamancako errepide arrunt batean 194km/h-ra gidatzen harrapatu ondoren atxilotu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
41 urteko Ermuko motor gidari bat Salamancan atxilotu dute errepide arrunt batean 194km/h-ko abiaduran gidatzeagatik.
Trafikoko Guardia Zibilak esandakoaren arabera, radarrak SA-220 errepidean harrapatu zuen gidaria Salamancako Tenebrón herriaren inguruan. Errepide honetan gehienez 90km/h-ra gidatu daiteke.
Motor gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita atxilotu dute eta, momentu honetan, Ciudad Rodrigoko epaitegia kasuaren instrukzioa egiten ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea