Gizartea -

Zumarraga

Ibaiondoko langileek erasoak salatu dituzte berriro

Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko langileek elkarretaratzeak deitu dituzte berriro pairatutako erasoak salatzeko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko langileek elkarretaratzeak deitu dituzte berriz bizi duten "segurtasun eza eta pairatutako erasoak" salatzeko. Hau ez da elkarretaratzeak deitzen dituzten lehen aldia, izan ere, 2014ko abenduan adingabeek langileen aurka egindako erasoak salatu zituzten.

Joan den ostiralean, enpresa batzordeak elkarretaratzea egin zuen zentroaren aurrean, eta pankartaren atzean "Erasorik ez, segurtasun gehiago" irakurtzen zen.

Langileek agiri batean jakinarazi dutenez, segurtasun enpresaren "kudeaketa kaxkarraren eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak arazoa konpontzeko eraginkortasun ezaren ondorioa" da Zumarragako zentroan langileek bizi duten egoera.

Enpresa batzordeak idazkia bidali dio zentroaren zuzendariari "egoera konpontzeko beharrezkoak diren neurriak abian jarri ditzan", osterantzean, elkarretaratzeekin jarraituko dutela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zumarraga albisteak