Gizartea -
ATXILOKETAK
Sei pertsona atxilotu dituzte Bilbon bi zerbitzari erasotzeagatik
Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak, 24 eta 26 urte arteko sei pertsona atxilotu dituzte, taberna bateko bi zerbitzari jipoitu eta gero.
EITB.EUS
Erasoaldia goizaldeko 01:30tan gertu zen Bilboko San Frantzisko kaleko taberna batean. Jipoia sufritu zuten bi zerbitzarien arabera, jarrera ezegokia zeukaten gazte batzuk tabernara sartzen saiatu ziren eta, zerbitzarietako batek tabernatik kanpora joateko agindu zien. Gazteek aurre egin zioten zerbitzariari eta orduan hasi ziren erasoaldia. Poltsikoan zeramatzan gauzak kentzen saiatu ziren bitartean kolpeka jarraitzen zuten. Hori horrela, tabernako bigarren zerbitzariak, gertatzen ari zena ikusita, bere lankidea defendatzera atera zen. Momentu horretan, gazte taldeak lokaletik kanpora atera zuen eta, kristalezko botilekin eta gerrikoekin zerbitzaria jipoitu zuten. Gorputz guztian eragin dizkiete zauriak.
Gertatutakoaren lekukoek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten eta, segituan iritsi ziren Ertzaintzako bi patruila tabernara. Erasotzaileak jada ez zeuden bertan.
Ertzainek hasieran, biktima biak artatu zituzten baina, zerbitzarietako batek aurpegian zituen zauriak ikusita, anbulantzia bati deitzea erabaki zuten. Poliziek, bitartean, puskatutako kristalezko botilak eta odol asko ikusi zuten tabernaren kanpoaldean.
Erasotzaileen deskribapena eman eta gero, Udaltzainek, Hurtado Amezaga eta García kaleen artean aurkitu zituzten ihesean. Biktimek erasotzaileak identifikatu ostean, ertzainek lau mutil eta bi neska atxilotu zituzten.