Gizartea -
Zirkulazioa
Hiru ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Erandion
Istripuaren ondorioz areagotu egin dira goizean goiz N-637 errepidean, Getxorako noranzkoan, izan ohi diren auto-ilarak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru ibilgailuk talka egin dute N-637 errepidean, Erandion, Getxorako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 08:00ak inguruan gertatu da. Hiru ibilgailuetako bi handik gutxira erretiratu dituzte errepidetik.
Istripuaren ondorioz ez da zauriturik izan, baina areagotu egin dira goizean goiz N-637 errepidean, Getxorako noranzkoan, egunero izan ohi diren auto-ilarak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea