Gizartea -

DESAGERPENA

Bilboko San Adrian auzoan desagertu zen emakumea onik agertu da

74 urteko emakumea 22:00ak aldera agertu zen, osasun egoera onean, Zumadibidean, baina ospitalera eraman zuten, badaezpada, azterketa bat egitera.

Maria Isabel Rubio Roman, 'Maribel'. Argazkia: @Bilbao_Polizia
Maria Isabel Rubio Roman, 'Maribel'. Argazkia: @Bilbao_Polizia
Maria Isabel Rubio Roman, 'Maribel'. Argazkia: @Bilbao_Polizia

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Bilboko San Adrian auzoan desagertu zen emakumea onik aurkitu dute gauean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Emakumea 22:00ak aldera agertu zen, osasun egoera onean, Zumadibidean, baina ospitalera eraman zuten, badaezpada, azterketa bat egitera.

Bilboko Udaltzaingoak laguntza eskatu zien herritarrei Maria Isabel, Maribel, Rubio Roman 74 urteko emakumea aurkitzeko.

Familiak larunbatean izan zuen haren berri azken aldiz, eta igande arratsaldean salatu zuen desagerpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea Albisteak Desagertutako pertsonak gaur