Gizartea -

Nafarroa

Datu pertsonalak lapurtzen ari dira Iruñean, posta elektroniko bidez

Adoberen logotipo ofiziala duen kontu ezagun batetik eta ‘dokumentua’ izeneko gaiarekin igorritako e-mailen bitartez egiten dute iruzurra.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak jakinarazi duenez, posta elektroniko bidez datu pertsonalak lapurtzen ari direla antzeman dute Iruñean. Gutxiengo segurtasun neurriak hartzeko gomendio luzatu du.

Delitu Informatikoen Taldea ari da ‘phishing’ kasu berria ikertzen. Datu pertsonalak lapurtzen dituzte ustez fidagarriak diren posta elektronikoak bidalita, ondoren erabiltzaile horren banku-kontuetara sartu ahal izateko.

Iruñeko ikastetxe bateko langileek jarritako salaketa baten ondotik abiatu dute ikerketa.

Nola egiten dute lapurreta?

Adoberen logotipo ofiziala duen kontu ezagun batetik eta ‘dokumentua’ izeneko gaia daraman e-maila igortzen dute. Atxikitako dokumentua jaisterakoan, beste webgune batera eramaten du erabiltzailea eta helbide elektronikoa eta pasahitza idazteko eskatzen dio.

Esandakoa eginez gero, mezua zabaldu egiten da erabiltzaile horrek bere helbide elektronikoan dituen kontaktu guztietara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroako albisteak Gaurko azken orduko albistea