Gizartea -
Gertakaria
Lau atxilotu Tarragonan, animalien aldeko bi ekintzaile jipoitzeagatik
AnimaNaturalis elkarteko bi emakumeak inguratu, iraindu eta jo egin zituzten, zezenekin kalean egindako ikuskizun bat grabatzen ari zirelako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esquadra Mossoek lau pertsona atxilotu dituzte AnimaNaturalis animalien defentsarako elkarteko bi kideri eraso egiteagatik eta kamerak kentzeagatik Mas de Barberans (Tarragona) herrian.
Zezenekin, adarretan sua jarrita, kalean egindako ikuskizun bat grabatzen ari zirela, bat-batean hainbat pertsonek bi emakumezkoak inguratu egin zituzten, irainka eta bultzaka hasi zitzaizkien eta jipoitu egin zituzten.
“Iletik arrastaka eta kolpeka eraman zituzten eskaileretatik behera”, erantsi du elkartea ohar batean.
Erasotzaileak larunbatean atzeman zituzten Sant Calres de la Raptia herrian. Epailearen aurretik igaro ostean aske utzi zituzten.
Kataluniako Polizia autonomikoak jakitera eman duenez, duela bi aste AnimaNaturalis elkarteko beste bi ekintzaileri egin zieten eraso, Aldover herrian, zezenen aldekoek.
Kasu honetan ere, zezenekin egindako ikuskizuna grabatzen ari zirela gertatu zen erasoa. Biktimek salaketa jarri zuten.