Gizartea -

Gipuzkoa

Mekanikari bat amiantoak jota hil zela aitortu du Gizarte Segurantzak

90eko hamarkadan, ibilgailuen hainbat piezak amiantoa zutela ohartarazi du CCOOk.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Automobilgintzan aritzen zen eta iazko urtarrilean zendu zen mekanikari bat gaixotasun profesional baten ondorioz hil zela aitortu du Gizarte Segurantzak, amiantoarekin lan egiten baitzuen.

CCOO sindikatuak azaldu duenez, langileak (63 urterekin hil zen) Anoetako (Gipuzkoa) enpresa batean egiten zuen lan, eta, 90eko hamarkadan ibilgailuetako hainbat piezak amiantoa zutenez, adenokarzinoma bat izan zuen birikietan.

Orain, Gizarte Segurantzak aitortu duenez heriotza gaixotasun profesional baten ondorio izan zela, gizonaren alargunak bikoiztu egingo du pentsioa, eta auzitara jotzeko aukera izan ahalko du.

CCOOk ohartarazi du 90eko hamarkada bukatu baino lehen balaztetako zapatek eta lozagiek amiantoa zutela. Horregatik, urte harietan lanean izan ziren mekanikariei sindikatura joatea gomendatu die, Osalanen Lan Osteko Zaintza Planean izena emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE albisteak Albisteak