Gizartea -

Ustezko abusuak

Baionako diozesiko apaiz bat ikerketapean jarri dute, pederastiagatik

Samuel Vuelta Baionako prokuradoreak hartuko du bere gain Jean-François Sarramagnan abadeari buruzko ikerketa. Gainera, ez du baztertzen Baionako gotzainaren kontrako neurriak hartzea.

Marc Aillet Baionako gotzainak aitortu du aspalditik zuela kasuaren berri. Argazkia: EiTB
Marc Aillet Baionako gotzainak aitortu du aspalditik zuela kasuaren berri. Argazkia: EiTB
Marc Aillet Baionako gotzainak aitortu du aspalditik zuela kasuaren berri. Argazkia: EiTB

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samuel Vuelta Baionako prokuradoreak hartuko du bere gain Jean-François Sarramagnan Baionako elizbarrutiko abadearen kontra irekitako ikerketa. Ustez, sexu abusuak egin zizkion 11-12 urteko ilobari.

Aste honetan Marc Aillet Baionako gotzainak jakinarazi duenez, Sarragman abadea kargutik kendu du haren kontrako pederastia salaketa bat jaso ostean. 1990eko pedofilia kasu batengatik kendu dute kargutik apaiza.

Ailletek aitortu zuen 2009tik zuela kasuaren berri. Dena den, eta horren berri eman ez bazuen ere, azpimarratu zuen inoiz ez dela haren helburua izan kasua ezkutatzea. Ildo horretan gaineratu zuen biktimaren eta haren familiaren esku egon dela abadearen kontrako salaketa jartzea. Hainbat hedabideren arabera, biktimaren amak jarri du salaketa Clermont-Ferranden, hain zuzen ere, familia bizi den tokian. Gainera, Ailletek justiziarekin kolaboratzeko borondatea azaldu du.

Ikerketa salaketa jarri zen tokian abiatu bazen ere, Baionako fiskalak hartuko du bere gain ikerketa ustezko delituak Hazparnen ere gertatu ei zirelako.

Fiskalak berak aste honetan hedabideen aurrean azaldu duenez, aurre-ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko eta noiz eta nola gertatu ziren zehazteko. Halaber, ez du baztertzen Baionako gotzainaren kontrako neurriak hartzea horretarako arrazoirik balego.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Delituak albisteak Baionako argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak Sexu abusuak Elizan Eliza Katolikoa albisteak