Gizartea -

Araudi aldaketa

Txakur handiagoak onar ditzala eskatu dio Udalak Bilboko metroari

2011tik bidaia daiteke metroan txakurrarekin edo katuarekin, baina txakurrek ezin dute zortzi kilo baino gehiago izan.

Txakur handiagoak Bilboko metroan, ¿bai ala ez?

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko osoko bilkura metroak bere trenetan orain onartzen diren baino maskota handiagoak onartzearen alde agertu da gaur.

2011tik bidaia daiteke metroan txakurrarekin edo katuarekin, baina txakurrek ezin dute zortzi kilo baino gehiago izan; horrez gain, horiek garraiatzeko kutxa berezi batean, loturik edota jabeen soinean joan behar dute, ezin baitezakete lurzorua ukitu, txakur gidariek izan ezik.

Gaur egindako osoko bilkuran, Udalak Garraio Partzuergoari araudia aldatzea eska diezaiola proposatu du Goazen Bilbao alderdiak, txakurrek metroan murrizketarik gabe bidaiatu ahal izan dezaten, baina muga batzuekin: besteak beste, lotuta joan daitezela, muturrekoa eraman dezatela eta bagoi zehatz batean joan daitezela.

EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Ganemos Goazen alderdiko aldeko bozekin eta PP eta Udalberri alderdien abstentzioarekin bilkurak, azkenenean, tokiko gobernuaren zuzenketa bat onartu du Bilboko metroari honako hau eskatzeko: metroan maskotak sartzea errazagoa izan dadila "Europako beste hainbat metrotan gertatzen den gisara".

Alfonso Gil Zirkulazio eta Garraio arloko zinegotziak adierazi duenez, metroan animaliak egotearen auzia "eztabaida handia sortzen duen kontua da"; dena dela, "eskaera zabala" dagoela onartu du, eta, jakinarazi duenez, udal gobernuak begionez ikusten du metroan maskoten presentzia areago dadila.

"Badakit metroa lan horretan ari dela", gaineratu du alkateordeak ere.

Carmen Carron PPko zinegotziak esanetan, beharrezkoa da oreka bat "lortzea" maskoten jabeen eta animaliak atsegin ez dituzten edota animalien beldur diren bidaiarien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Metro Bilbao bideoak Gizartea albisteak Albisteak