Gizartea -

'Doodle'

Hertha Marks Ayrton ingeniari elektrikoari gorazarre, Google-en

Matematikari eta asmatzaile ingelesak arku voltaikoaren egonkortasunari ekarpena egin zion. Horren bero-efektua industria metalurgikoan erabiltzen da egun.

Hertha Marks Ayrtonen 'doodle'a. Irudia: Google
Hertha Marks Ayrtonen 'doodle'a. Irudia: Google
Hertha Marks Ayrtonen 'doodle'a. Irudia: Google

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google Espainiak Hertha Marks Ayrton matematikari, ingeniari eta asmatzaile ingelesari omenaldia egin nahi izan dio gaur. Hala, ‘doodle’a eskaini dio. Herthak arku voltaikoaren egonkortasunari ekarpena egin zion. Horren bero-efektua industria metalurgikoan erabiltzen da egun.

Arku voltaikoa argi iturri bezala erabili zuten bonbilla goria baino lehen, eta beranduago filmen eta zinema-proiektoreetan erabili izan dute.

Ingeniari Elektrikoen Erakundean sartu zen aurreneko lehen emakume zientzialaria izan zen Hertha Ayrton, 1899an. Gainera Royal Societyko Hughes domina jaso zuen arku elektrikoetan eta hondar eta ur uhinen inguruan egindako lanagatik.

Borroka sufragista

Herthak ez zuen zientzia kezka bakarra; izan ere, emakumeen eskubideak irmo aldarrikatu zituen. Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan sartu zen, bozkatzeko eskubidea aldarrikatzeko. Horrela, 1906tik 1913ra manifestazio askotan parte hartu zuen. Gose greba egitera heldu zen, bere osasunaren kalterako. 1910eko manifestazio jendetsuetan gehiegikeriak jasan zituen.

Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoaren ikur nagusietako bat bihurtu zen. Hil zenean 8.160 libera utzi zizkion Ingeniari Elektrikoen Erakundeari.

Borrokalari bat

Hertha Portsean (Ingalaterra) jaio zen. Marcos Levi, aita, errefuxiatu judu poloniarra zen, eta bere erloju- eta bitxi-dendarekin familiako gastuei aurre egiteko arazoak zituen. Levi 1861ean hil zen eta Hertharen ama joskintzarekin familia aurrera ateratzen saiatu zen.

Anai-arrebak zaintzen lagundu zuen eta josten, janaria prestatzen eta etxea atontzen ikasi zuen, amak denbora guztia lanean eman ahal izateko. Ikasketak etxean egin zituen eta 16 urterekin etxe-irakasle bezala lan egin zuen. Matematikak ikasi, eta ondoren Girton Collegera (1877-1881) joateko aukera izan zuen, bere tutoreak utzitako diruarekin.

1881etik 1883ra, matematika irakasle gisa etxez etxe lan egin zuen. Zientzia ikerketak Finsbury Technical Collegeko gaueko Fisika eskoletan egin zituen. Bertan William Ayrton irakaslea ezagutu zuen. 1885ean ezkondu ziren.

Senarra fisika eta elektrizitate saiakuntzekin lagundu zuen. William 1908an hil zen, baina Herthak ikerketekin jarraitu zuen. Hala, Lord Rayleigh zurrunbiloen teoria baliozkotu zuen esperimentuen bidez, eta gas erasoei aurre egiteko, arranpa kiribilak sortzen zituen haizagailu bat asmatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak