Gizartea -

Bilbon

Europako udalerriak iraunkortasunaren alde, Euskal Adierazpenarekin

Hainbat toki-ordezkarik babestu dute Bilbon adierazpena; xedea da eraldaketa bat bultzatzea, energia-sistemetan ikatzari garrantzia kenduz, eta hiri-higikortasunaren eredu jasangarriak sortzea

Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarra hasi da Bilbon. Argazkia: EiTB.
Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarra hasi da Bilbon. Argazkia: EiTB.
Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarra hasi da Bilbon. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat toki-ordezkari eta lider daude bilduta Bilbon, Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Europarrean, eta bertan daudenek bat egin dute Euskal Adierazpenarekin; dokumentu bat da, non zehazten diren "bide berriak" lortzeko Europako hiri eta herriak bilakatzea "udalerri produktibo, jasangarri eta erresilienteak, Europa bizigarri eta integratzaileago baten testuinguruan".

Euskal Adierazpena Konferentziaren aurkezpen-jardunaldian zabaldu dute, eta 15 modu txertatzen ditu babestu eta arintzeko aldaketa sozial, kultural, ekonomikoak eta teknologikoak. Asmoa da herritarrei bermatzea "bizitza-kalitate duina", eta, era berean, "ekosistema lokalak eta mundu-mailakoak errespetatzea, bai eta eskuragarri dauden natura-baliabideak".

Konferentzian (lehendakariak inauguratu du), parte-hartzaileek adierazi dute Europa eta Europar Batasuna erronka handiei egiten ari zitzaizkiela aurre, arlo sozial eta ekonomikoan; toki-liderrek uste dute adierazpena aurrerapausoa dela, herritarren bizitza-kalitatea bermatzeko.

Eskualde "egonkor eta produktiboak"

Ildo honetan, herriek nahi dute "adibidea eman", eskualde "egonkor eta produktiboak" sortuz. Hori, ordezkarien iritziz, oso garrantzitsua da; izan ere, EBko herrialdeen artean alde handiak ari dira jazotzen errefuxiatuen heldueraren harira.

Euskal Adierazpenak nabarmentzen du beharrezkoa dela "harago joatea" eta gizarte zibila inplikatzea, ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik, "erronka ekonomikoak, ingurumen-erronkak eta sozialak ere gainditu ahal izateko". Halaber, azpimarratu dute oso garrantzitsua dela "irtenbide iraunkorrak aurkitzea, herritarren onurarako balio ekonomikoa ematen duten irtenbideak".

Adierazpenak aitortzen du beharrezkoa dela aldaketa bat ikatzari garrantzia kentzeko energia-sisteman; esan ere esaten du hiri-mugikortasuneko eredu jasangarriak sortu behar direla, bai eta ekosistemen zerbitzuak babestu eta hobetu ere. Proposatzen du baliabide hidrikoak eta airearen kalitatea babestea, klima-aldaketari egokitzea, gune publikoak hobetzea, bizitza egokia eskaintzea, integrazio soziala bermatzea eta ekonomia lokalak indartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eguneko albisteak