Gizartea -
Atxilotua
Torbe zine pornoko zuzendaria, epailearen esku ostegunean
Ignacio Allende "Torbe"ri, Portugaletekoa bera, sexu-erasoa eta adingabekoak galbideratzea egotzi dizkiote.
Agentziak | Erredakzioa
Ignacio Allende Fernandez "Torbe" zine pornoko aktore, zuzendari eta ekoizlea ostegunean jarriko dute epailearen esku. Sexu-erasoa eta adingabeak galbideratzea egozten dizkiote, adingabeekin bideo pornografikoak grabatu eta bideo horiek zabaltzeagatik.
Eferi ikerketaren iturriek jakinarazi diotenez, Torbe ostegunean eramango dute epailearen aurrean. Hori gertatu arte, polizia-bulegoetan dago.
Hainbat taldek lan egin dute batera Torbe atxilotzeko operazioan: alegia, Gizaki Trafikoaren Aurkako Brigada Nagusiak, Ikerketa Teknologiako Brigadak eta Diru Zuritzearen Ikerketarako UDEFen Brigada Nagusiak.