Gizartea -

Bullying-ari buruzko ikerketa

Eskola jazarpenaren biktimen % 70ek egunero pairatzen dute

10etik 4k urtebete baino gehiago daramate jazarpena jasaten eta hirutik batek ingurukoei ezkutatu egiten diete.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola jazarpena pairatzen duten adingabeen % 70rentzat eguneroko kontua da eta % 40k urtebete baino gehiago daramate jazarpena jasaten, eta azken ikasturtean kopuruak gora egin du ikerketa baten arabera. Gainera, hirutik batek ingurukoei ezkutatu egiten diete beldurragatik edota gurasoak ez larritzeagatik.

Biktimen ikuspuntua kontuan hartuta eskola jazarpenari buruz egin duten lehendabiziko ikerketaren ondorioak aurkeztuko dituzte gaur Arriskuan dauden haur eta nerabeen laguntzarako ANAR fundazioak eta Mutua Madrileña fundazioak. Aipaturiko azterketan eskola jazarpena pairatzen duen adingabearengan edota salaketa jartzen duen helduarengan jarri dute arreta.

ANAR fundazioaren telefonoak eskola jazarpenari lotutako 25.000 dei jaso zituen iaz, eta fundazioak 573 eskola jazarpen kasu egiaztatu zituen epe berean, aurreko urtean baino % 75 gehiago (328 kasu atzeman zituzten 2014n). ANAR fundazioaren telefonoa eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan dago martxan.

Jazarpena pairatzen duten gehienen batez besteko adina 12 eta 13 urte bitartekoa da eta % 51 neskak dira.

Bestalde, jazarpena pairatu duten hamarretik hiruk aitortu dute ez dietela gurasoei kontatu beldurra dutelako, gurasoak larritu nahi ez dituztelako edota gurasoek zein ikastetxeak erasotzailearekiko izan dezakeen erantzunarengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak