Gizartea -
Epaia
Auzitegi Nazionalak behin betiko blokeatu du goear.com webgunea
Webguneak milaka abesti entzuteko aukera ematen zuen; erabiltzaileek jabeen baimenik gabe igotzen zituzten artxiboak.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak behin betiko blokeatu du Estatuan Goear Holandako webgunea. Urteak eman zituen aipatu webguneak erabiltzaileen esku jartzen milaka abesti, baina jabeen baimenik gabe, Promusicae musika-ekoizleen elkarteak gaur jakinarazi duenez.
Epaia behin betiko kolpea da enpresarako, zeinak eskaintzen zuen milaka musika-artxibo entzuteko aukera, erabiltzaileek igota, eta titularren baimenik eman gabe.
Ebazpenaren arabera, indargabetu behar dute Estatutik Goear.com domeinurako sarbidea, bai eta aipatu webgunera eramaten duen edozein domeinurakoa.
Google, Yahoo edo Bing bilatzaileei, halaber, agintzen die euren emaitzetan kokaleku guztiak kentzeko. Agedi Eskubide Intelektualen Kudeaketarako Elkarteak aurkeztu zuen, 2014an, eskaera, Jabetza Intelektualeko Batzordean.