Gizartea -

MAKROINKESTA

Euskal gizartearen gehiengoa, euskarazko irakaskuntza publikoaren alde

Hezkuntza pribatuak publikoak baino kalitate handiagoa edo parekoa eskaintzen duela uste dute galdekatutakoen % 29k eta % 28k, hurrenez hurren. EITB Focus inkestaren hirugarren alea da.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Biztanleen % 53,5 eskola erlijiosoak diruz laguntzearen aurka daude

1:30

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gizartearen gehiengoak ikastetxe publikoa eta 'D' eredua aukeratuko lituzke beren seme-alabak matrikulatzerakoan. Datu hori ondoriozta daiteke EITB Focus inkestaren hirugarren alean.

Hezkuntza publikoaren aldeko hautua egin arren, herritarren % 29k uste dute ikastetxe pribatuetan kalitatea handiagoa dela; % 28k, berriz, pribatuak eta publikoak kalitate bera bermatzen dutela esan dute.

Euskal Irrati Telebistak ostegunean argitaratu zuen bere inkesta-sortaren lehen alea, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetako boto-asmoari buruzkoa.

Ostiralean, bigarren alea publikatu zuen, Espainiako balizko hauteskunde orokorrei lotuta. Hirugarren inkesta, aldiz, hezkuntza sistemari eta irakaskuntzari buruzkoa da.

Hezkuntza mota eta eredua

Seme-alabak matrikulatzeko ikastetxe ereduari buruz galdetuta, galdekatutakoen % 55ek eskola publikoaren alde egingo lukete, eta % 33k, pribatuaren alde.

MAM-eko argazkia: hezkuntza-mota-eitb_

MAM-eko argazkia: hezkuntza-mota-eitb_

Irakaskuntzaren kalitateari dagokionean, % 29k uste dute ikastetxe pribatuak publikoak baino kalitate gehiago eskaintzen duela; % 28k uste dute kalitate bera bermatzen dutela; % 21ek, berriz, publikoak kalitate hobea bermatzen duela; eta azkenik, gainerako % 21ak esan du ez dakiela edo nahiago duela galdera horri erantzun behar ez izatea.

Publikoa vs Privatua EITB Focus Apirilak 23

Publikoa vs Privatua EITB Focus Apirilak 23

 

Hizkuntza-ereduaren kasuan, herritarren gehiengoak ( % 60,7) euskarazko ?D? ereduaren alde egin du; % 32k, ?B? eredu elebidunaren alde; eta % 3k, gaztelerazko ?A? ereduaren alde.

Eredu nahiago seme-alabentzat EITB Focus Apirilak 23

Eredu nahiago seme-alabentzat EITB Focus Apirilak 23

 

Eredu horietako onena zein den galdetuta, ia heren batek uste du hirurak direla onak; % 22k, berriz, ?D? eredua gainerako biak baino hobe dela esan dute.

Eredu hobea EITB Focus Apirilak 23

Eredu hobea EITB Focus Apirilak 23

 

Agintaritza eta eskola-indarkeria

Euskal herritarren gehiengo zabala (% 84) bat dator egun irakasleek iraganean baino agintaritza gutxiago dutela esaterakoan.

Irakasleen aginte falta EITB Focus Apirilak 23

Irakasleen aginte falta EITB Focus Apirilak 23

 

Haurrekiko eta nerabeekiko autoritate faltak arazo bat suposatzen duen galdetuta, % 70,7 baiezkoan daude.

Arazoa aginte falta EITB Focus Apirilak 23

Arazoa aginte falta EITB Focus Apirilak 23

 

Urteek aurrera egin ahala, emakumeek etxean duten papera aldatu egin da eta gehiengoak uste du iraganean baino denbora gutxiago ematen dutela seme-alabekin.

Amak dedikazioa EITB Focus Apirilak 23

Amak dedikazioa EITB Focus Apirilak 23

 

Eskola-indarkeriari dagokionez, % 60k uste dute orain lehen baino indarkeria gehiago dagoela.

Eskola indarkeria EITB Focus Apirilak 23

Eskola indarkeria EITB Focus Apirilak 23

 

EAEko Hezkuntza Legea, erlijioa, Internet eta eskolaz kanpoko jarduerak

Galdekatutako lau herritarretik hiruk aldarrikatu dute Hezkuntzarako Euskal Lege bat abian jartzea, Espainiako Gobernuak egin ditzakeen erreformen aurrean babestuta egoteko.

Euskal Legea EITB Focus Apirilak 23

Euskal Legea EITB Focus Apirilak 23

 

Ikastetxe erlijiosoei diru-laguntzak ematearen aurka agertu dira herritarren % 53; eta alde, % 34.

Erlijiosoak EITB Focus Apirilak 23

Erlijiosoak EITB Focus Apirilak 23

 

% 40k uste dute Internetek eragin negatiboa duela haurren eta gazteen arteko harremanetan; % 31k, berriz, eragin positiboa duela diote.

Interneten eragina EITB Focus Apirilak 23

Interneten eragina EITB Focus Apirilak 23

 

Amaitzeko, galdekatutakoen erdiak baino gehiagok uste dute ikasleek denbora gehiegi ematen dutela eskolaz kanpok jardueratan.

Extraeskolarrak EITB Focus Apirilak 23

Extraeskolarrak EITB Focus Apirilak 23

Fitxa teknikoa

Inkesta EAEn egin da, 1.200 lagunen artean (laurehun bana lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza mailarekin.

Eremu ikerketari dagokionez, 2016ko apirilaren 13 eta 14 egunen artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.

Ildo horretan, analisi kuantitatiboa erabili dute ikerketa egiteko, telefono bidezko elkarrizketen teknikarekin.

Inkesten % 21,1 euskaraz izan dira eta gainerako % 78,9 gaztelaniaz. Inkestaren batez besteko iraupena 11 minutukoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea EiTB Focus