Gizartea -
Inkesta handia
EiTB Focus, gaur lehenbiziko atalaren emaitzak
'Gaur Egun' albistegiak lehen emaitzen berri emango du 14:00etan. Gutxi geroago gauza bera egingo du 'Teleberri'k, eta baita Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta eitb.eus-ek ere.
Euskadi Irratia| eitb.eus
Euskal Irrati Telebistak boto-asmoari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan egin den inkesta publiko handiena jarriko du gaur abian, EiTB Focus izenekoa.
ETB-1eko 'Gaur Egun' albistegiak lehen emaitzen berri emango du 14:00etan. Gutxi geroago gauza bera egingo du ETB-2ko 'Teleberri' albistegiak, eta baita Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta eitb.eus-ek ere.
Gizaker enpresak EiTBko albiste-zerbitzuentzat egin duen inkesta da EiTB Focus egitasmoaren oinarria. Inkesta horrek bost atal ditu eta EiTB taldeak gaur jakinaraziko ditu lehenbiziko atalaren emaitzak.
Batetik, politikarekin lotutako datuak jasoko ditu lehenbiziko atalak (besteak beste, Eusko Legebiltzarrerako eta Espainiako hauteskundeetarako boto-asmoaren berri, balizko itunen inguruko iritzia ere bai, eta buruzagi politikoen gaineko balorazioa ere jasoko du).
Bigarren zatia, gaikakoa izango da atal bakoitzean. Gaur hezkuntzaren inguruko emaitzak jakinaraziko dituzte EiTBko albistegiek.
Atal bakoitzean 1.200 herritarri egin zaizkie galderak. Ondorioz, 6.000 pertsonak erantzun dute guztira inkesta handia.
EiTB Focus” inkestaren emaitzak aztertzeko, EiTBk tarte bereziak eskainiko ditu.