Gizartea -

Zezenak

Zezenketei buruzko galdeketa egingo dute Donostian

Segur aski irailerako deituko dute galdeketa. 2016ko Aste Nagusirako hitz emandako zezenketei, beraz, ez die eragingo.

Espazio publikoak zezenketetarako uzteari buruz egingo dute galdeketa. Argazkia: EiTB
Espazio publikoak zezenketetarako uzteari buruz egingo dute galdeketa. Argazkia: EiTB
Donostiako udalak herri galdeketa egingo du aurten zezenketei buruz

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak zezenketei buruzko galdeketa egingo du uda ostean, segur aski, irailean. 2016ko Aste Nagusirako hitz emandako zezenketei, beraz, ez die eragingo.

Eneko Goia Donostiako alkateak egin du iragarpena, zezenketen gaia Donostiako Udalean dagokion batzordean jorratu ondoren.

Udalak deituko du galdeketa, "Donostia antitaurina orain!" plataformak eskatuta. Aipaturiko plataformak 10.000 sinadura inguru aurkeztu zituen zezenketei buruzko galdeketa eskatzeko; hain zuzen ere, Donostian galdeketa bat deitzeko beharrezkoak diren sinadurak baino gehiago. Udal legediaren arabera, 16 urtetik gorako donostiarren % 5en babesa behar da horrelakoak bideratzeko.

Goiak azaldu duenez, baliteke udal araudiak ezarritako epeak agortzea (are gehiago, aukera hori lehen aldiz erabiliko dela kontuan hartuta) eta galdeketa irailean egitea.

Hala eta guztiz ere, litekeena da galdeketa hori atzeratzea; batetik, aurreko legegintzaldian onartutako kontsulta araudiaren aurka helegitea jarri zuelako Estatuak, eta EAEko hauteskundeak izango direlako tartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa