Gizartea -

Gertakaria

Hilik topatu dute Azpeitian desagertuta zegoen frantziskotarra

Gorpua 13:45ean aurkitu dute, ostiral honetan, mendi-inguru batean, baserri batetik gertu.

EITB.EUS | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hilik topatu du hilaren 3tik desagertuta zegoen 84 urteko frantziskotarra. Gorpua 13:45ak aldera aurkitu dute, ostiral honetan, mendi-inguru batean, baserri batetik gertu, Ertzaintzak berak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Biktima, Ildefonso Alustiza, familia-bazkarian egona zen apirilaren 3an (igandea zen), eta, gerora, autoa hartu zuen, Azpeitiko zahar-etxean dagoen arreba bati bisita egitea xede; ez zuten han ikusi, baina. Tolosako frantziskotarren fraide-etxera ere ez zen bueltatu.

Autoa aparkatuta topatu zuten, Azpeitian, Urola kalean. Orain, gorpua agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Azpeitia albisteak Tolosa albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur