Gizartea -
desagertzea
Portugaleten desagertutako gizon baten bila ari dira
Jose Gamito Sanchez 'Pepe' da desagertutakoa. Atzo goizean etxera heldu ez zela eta, salaketa jarri dute senitartekoek.
eITB.EUS
Atzo, apirilaren 11n, Portugaleten (Bizkaia) desagertu zen gizon baten bila ari da Ertzaintza. Goizean etxera itzuli ez zela ikusita, desagertze salaketa jarri dute haren senitartekoek, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Bizkaiko Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, Jose Gamito Sanchez 'Pepe' da desagertutakoa. Egun horretan praka marroi batzuk, kolore bereko polar bat eta txapela gris bat zeramatzan. Makila bat darama ibiltzeko, eta iturrion arabera, dementzia du.
Hauek dira Gurutze Gorriak zabaldutako beste datu batzuk:
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea