Gizartea -

Areto-futbola

Izaro Antxiak bere lehen partida ofiziala jokatu du emakume gisa

Federatua dagoen eta partida ofizial bat jokatzen duen lehen jokalari transexuala bihurtu da igande honetan.

Izaro Antxia, lehen planoan. Argazkia: EFE
Izaro Antxia, lehen planoan. Argazkia: EFE
Izaro Antxia, lehen planoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaro Antxia (35 urte) federatua dagoen eta partida ofizial bat jokatzen duen lehen jokalari transexuala bihurtu da igande honetan. Areto-futbolean aritzen den Leioa Maia bere taldearekin aritu da gaur Bilbon jokatu den emakumezko lurraldeko kategorian.

San Ignazio auzoan jokatu den partidaren aurretik Izarok adierazi duenez, gaua "urduri" pasatu du debutarengatik; alabaina, partidari ekin aurreko uneetan lasaiago zegoen.

Izaro Antxiak bere lehen partida jokatu ahal izan du emakume gisa, orain dela pare bat aste bere izen berria daraman NAN agiria jaso (aurretik Gorka zuen izena) eta bere taldeak emakumezko nortasunarekin haren federazio-fitxa izapidetu ostean.

Antxia emakume batekin dago ezkonduta eta duela bi urte sexuz aldatzeko prozesu bati ekin zion (oraindik martxan dagoena). Bere esanetan, "prozesua luzea da, zenbaitetan gogorra, baina batez ere luzea".

Lanbidez informatikaria den Antxiak azpimarratu nahi izan du beti izan duela bere familiaren babesa, baita futboleko bere kideenena ere (gizonezko zein emakumezko).

Bere egoeraren pareko batean dagoenari honako hau gomendatu dio: "Saiatu beharra dago. Zerbait beteko den zain geratzen bazara, ez da beteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak