Gizartea -
Argia astekaria
Isuna jarri diote Axier Lopez kazetariari 'Mozal' Legean oinarrituta
Isunaren arabera, Lopezek "baimenik gabe plazaratu" zituen atxiloketa baten argazkiak, eta bertan parte hartu zuten poliziak identifika zitezkeen.
erredakzioa
Axier Lopez Argia astekariko kazteariari 601 euroko isuna ezarri diote "baimenik izan gabe" atxiloketa baten argazkiak sarean plazaratzeagatik, operatiboan parte hartu zuten poliziak identifika zitezkeela argudiatuta. Isuna egiteko Herritarren Segurtasun Legeaz baliatu dira, alegia, 'Mozal' Legeaz.
Aurtengo martxoaren 3an zabaldu zituen sarean argazkiak, hain zuzen, Twitterren. Naroa Ariznabarreta atxilotu zuten uneko irudiak dira, Eibarren. Ariznabarreta 2007an AP-8ko zirkulazioa eteteagatik inputatu zuten.
601 euroko isuna Hiritarren Segurtasun Legean oinarrituta ezarri diote; isunaren testuaren arabera, publikatutako irudien bidez posible zen operazioan parte hartu zuten poliziak identifikatzea, eta horrek arriskuan jartzen du agenteen identitatearen babesa.
Axier Lopezen esanetan, isuna kazetaritzaren jarduna zigortzen duen lege bidegabe baten ondorio da.
Hauek dira Axier Lopezek publikatutako irudiak: